viernes, 25 de abril de 2014

Erakusketa

Kirol jardueraz gain, erakusketa bat antolatuko dugu Baluarten, Iruñako kultur etxean. Erakusketa hau, abuztuak 1, 2 eta 3 izango da, goizeko 9etatik 13ak arte eta 15etatik 21ak arte. Herritarrek Iruñeko historia hobeto ezagutzeko helburuarekin egin dugu eta udaletxe eta Kafe Iruñako laguntza izango dugu. Herritarren identitatea garatzea da gure helburua eta esposizio honekin Iruñako ondarearen berri emango dugu. Erakusketan zehar hainbat laguntzaile egongo dira edozein zalantzaren aurrean laguntzeko prest, gida moduan erakusketara joaten diren pertsonak leku aproposenak gomendatzeko edota Iruñan dauden ozio aukera paregabeaz ahal den informazioa gehiena emateko. Erakusketa dohainik izango da eta opari bezala, etortzeagatik eskerrak emateko, crossean parte hartzen dutenei, kamiseta ofiziala eta erakusketa bisitatu egiten duten guztioi, Iruñeko San Ferminen zapi gorri bat oparituko zaie. Erakusketaren sarreran, jateko ‘’lunch’’ moduko bat ipiniko da, Iruñako tipikoak diren pintxoak gehi edaria egongo da edonork hartu ahal izateko. Zergatik Baluarte erakusketa egiteko? Baluarte Iruñako zentroan (Udaletxetik 10 minututara) aurkitzen den kultur gune handia eta espaziosoa daukagu. Baluarte gainera, Iruñeko autobus geltokiaren alboan dago eta honek etorkinen edo beste hirietako pertsonak etortzera saiestu ahal du. Bere inguruan, hainbat hotel, alberge eta alokatzeko pisuen eskaintza ugari daude, non nahi duenak, Iruñako erakusketa honetaz aparte, Iruñaz gozatu eta bisitatu ahal izateko hainbat egun igaro ahal du. Gainera, Baluarte duela gutxi eraikitako eraikuntza daukagu, balore material handia duena (Indiatik ekarritako materiala baidu) eta, espazio handiko gelak eta goi mailako solairu batekin kontatzen du non bisitaiak, Iruñako bista paregabeak izan ahal duten. Halaere, Baluarte aukeratu izan dugu, irisgarritasuna handia eskaintzen zuen eraikuntza baitzen. Eraikuntza oso aproposa da, edonork (elbarrituak, hirugarren adineko pertsonak….) modu erraz batean aurkitzeko eta honen instalazioetara sarrera izan ahal izateko. Erakusketari dagokionez, areto nagusian egingo da. Areto nagusia igogailuarekin konektatu dagoen espaziodun gela bat da. Hemen, teknologia berriak erabiltzeko kanoi bat, 400 lagunentzako espazioa, mikrofonoa eta honi, Iruñerrira bideratzen duen leiho handi batekin kontatzen du, non Iruñerriko bista zabal batez gozatu ahal dute erakusketara etortzen diren pertsonak. Lehen esan bezala, erakusketa 3 egun iraungo duenez, nahi duenak, Baluarteko sarreran eskuragarri izango duen biptiko bat lor dezake, non egun guztietan emango den programazioa azalduko da.

domingo, 20 de abril de 2014

Proposamena

Gure proposamenaren helburua Iruñako gorputz- eta kirol-ondarea ezagutu eta balioaraztea da. Gorputz- eta kirol-ondareaz ulertzen dugu ondorea honako hau dela: Historian zehar metatzen diren herri baten ondasun material edo kulturalen multzoa; garai jakin baten ondorioz gizartean gelditzen den emaitza. Beraz, ondare materiala zerbait finkoa bezala definituko genuke, esaterako edifizioa bat. Inmateriala berriz,komunitateek, taldeek eta, beharrean, pertsonek onartzen dituzten praktikak, esamoldeak, ezagutzak eta teknikak - bai eta tresnak, objektuak eta lotutako kultur espazioak -, beren kultura ondaretzat onartzen dituztenak. Kulturalki, birsortzen dute etengabe, naturaren eta beren historiaren elkarreraginez. Identitate ondare inmaterial hori, komunitateek eta taldeek belaunaldiz belaunaldi helaraztate eta jarraipen sentimendu bat ematen diote, kultura aniztasunaren errespetua eta giza sorkuntza sustatzen dutena. Beraz, Iruñean, ondare materialaren adibidea, zezen plaza (bertan entzierroak izan duten garrantziaren ondorioz), gaztelu enparantza (Iruñeko erdialdean kokatuta dagoen enparantza da. Hiriko handienetakoa izanda, eta kokapen estrategikoarengatik, Iruñeko ekitaldi gehienak (manifestazioak, jaiak...) bertan egiten dira. Izena Luis I. garaian eraikitzen hasi zen gazteluarengatik datorkio.), zitadela parkea (Iruñeko zitadela, Iruñeko gotorlekua edo Gaztelu Berria antzina erabilera militarra izan zuen berpizkundeko gotorleku bat da, XVII. eta XVIII. mendeen artean Iruñean, Nafarroako (Euskal Herria) hiriburuan eraikia. Inbasio baten ostean, hiriaren kontrola ziurtatzeko eta iruindarrak mendean edukitzeko xedez gauzatu zen batez ere. Gaur egun, gotorleku horren zatirik handiena lorategitzat erabiltzen da, eta haren barneko eraikinetan kultura jarduerak egiten dira. Ondare inmaterialaren inguruan beraz, gaztelu enparantzan egiten diren dantzak, jotak, erraldoiak, kilikiak edo buruhandiak, konpartsak, dianak.. aurki ditzakegu. Gainera, azpimarratzekoa da, San Ferminak gizartean duen eragina, hala nola, bere janzkera propioa eratu egin da, San Fermineko janzkera edo janzkera Pamplonica. Zitadela parkean paseatu, korrika edo aisialdiko kirolak egiten diren tokia, Arga ibaian paseoa edo San Ferminetako entzierroak zezen plazara iritsiz. Batez ere San Ferminak turismoa erakartzen dute. Ekitaldi hau oso jendetsua izaten da, San Ferminak Iruña munduko festen muina eta ekitaldirik ezagunena bezala bihurtzen du. Aipatutako ondare hauetako batzuk, Ciudadela esaterako, balio historiko bat dauka ere. Izan ere, harresi hauek, k.a. 74an egin ziren, bere leku estrategikoaren ondorioz babesteko. Frantziako Atea edo Zumalakarregiren Atea Iruñeko harresien iparraldea dagoen atea da. Harresien alde honi Frantziako aurrealdea ere deitzen zaio. Ate honetara ailegatzeko, Iruñeko iparraldeko harresien kanpoaldean kokatu behar gara, Magdalenako antzinako erromatar zubia gurutzatu eta belarra belaunetaraino iristen zaigun lubaki batzuetatik igaro ondoren Frantziako edo Zumalakarregiren Atearekin aurrez-aurre topo eginen dugu. Jarduera eta praktikaren inguruan, jarduera ergomotorrak eta ludomotorrak bereiz ditzakegu Iruñan. Jarduera ludomotorra ,gizarte instantziek lantzat hartutako jarduera motorren arloa eta izaera da, adibidez, C.A.Osasuna, Caja Rural (UCI kodea: CJR) euskal txirrindulari-taldea, kontinental mailan aritzen dena… Honako hauek goi errendimenduko kirolariak izaten dira eta azken finean, haien kirola lantzat hartzen dute. Ludomotorrei dagokienez, kirol jokoei dagozkien egoera motorren arloa eta izaera da, akzioa plazerrari bideratuak dira, adibidez kirol elkarte desberdinetan aurki daitezken kirolak, futbola, igeriketa, tenisa… baina baita dantza taldeak edo kalean lagun artean jokatutako kirolak. Hauek aisian jokatzen dituzten kirolak dira, hau da , denbora librea nolabait gustura pasatzeko ekintzak, lagunekin egoteko esaterako.