domingo, 20 de abril de 2014

Proposamena

Gure proposamenaren helburua Iruñako gorputz- eta kirol-ondarea ezagutu eta balioaraztea da. Gorputz- eta kirol-ondareaz ulertzen dugu ondorea honako hau dela: Historian zehar metatzen diren herri baten ondasun material edo kulturalen multzoa; garai jakin baten ondorioz gizartean gelditzen den emaitza. Beraz, ondare materiala zerbait finkoa bezala definituko genuke, esaterako edifizioa bat. Inmateriala berriz,komunitateek, taldeek eta, beharrean, pertsonek onartzen dituzten praktikak, esamoldeak, ezagutzak eta teknikak - bai eta tresnak, objektuak eta lotutako kultur espazioak -, beren kultura ondaretzat onartzen dituztenak. Kulturalki, birsortzen dute etengabe, naturaren eta beren historiaren elkarreraginez. Identitate ondare inmaterial hori, komunitateek eta taldeek belaunaldiz belaunaldi helaraztate eta jarraipen sentimendu bat ematen diote, kultura aniztasunaren errespetua eta giza sorkuntza sustatzen dutena. Beraz, Iruñean, ondare materialaren adibidea, zezen plaza (bertan entzierroak izan duten garrantziaren ondorioz), gaztelu enparantza (Iruñeko erdialdean kokatuta dagoen enparantza da. Hiriko handienetakoa izanda, eta kokapen estrategikoarengatik, Iruñeko ekitaldi gehienak (manifestazioak, jaiak...) bertan egiten dira. Izena Luis I. garaian eraikitzen hasi zen gazteluarengatik datorkio.), zitadela parkea (Iruñeko zitadela, Iruñeko gotorlekua edo Gaztelu Berria antzina erabilera militarra izan zuen berpizkundeko gotorleku bat da, XVII. eta XVIII. mendeen artean Iruñean, Nafarroako (Euskal Herria) hiriburuan eraikia. Inbasio baten ostean, hiriaren kontrola ziurtatzeko eta iruindarrak mendean edukitzeko xedez gauzatu zen batez ere. Gaur egun, gotorleku horren zatirik handiena lorategitzat erabiltzen da, eta haren barneko eraikinetan kultura jarduerak egiten dira. Ondare inmaterialaren inguruan beraz, gaztelu enparantzan egiten diren dantzak, jotak, erraldoiak, kilikiak edo buruhandiak, konpartsak, dianak.. aurki ditzakegu. Gainera, azpimarratzekoa da, San Ferminak gizartean duen eragina, hala nola, bere janzkera propioa eratu egin da, San Fermineko janzkera edo janzkera Pamplonica. Zitadela parkean paseatu, korrika edo aisialdiko kirolak egiten diren tokia, Arga ibaian paseoa edo San Ferminetako entzierroak zezen plazara iritsiz. Batez ere San Ferminak turismoa erakartzen dute. Ekitaldi hau oso jendetsua izaten da, San Ferminak Iruña munduko festen muina eta ekitaldirik ezagunena bezala bihurtzen du. Aipatutako ondare hauetako batzuk, Ciudadela esaterako, balio historiko bat dauka ere. Izan ere, harresi hauek, k.a. 74an egin ziren, bere leku estrategikoaren ondorioz babesteko. Frantziako Atea edo Zumalakarregiren Atea Iruñeko harresien iparraldea dagoen atea da. Harresien alde honi Frantziako aurrealdea ere deitzen zaio. Ate honetara ailegatzeko, Iruñeko iparraldeko harresien kanpoaldean kokatu behar gara, Magdalenako antzinako erromatar zubia gurutzatu eta belarra belaunetaraino iristen zaigun lubaki batzuetatik igaro ondoren Frantziako edo Zumalakarregiren Atearekin aurrez-aurre topo eginen dugu. Jarduera eta praktikaren inguruan, jarduera ergomotorrak eta ludomotorrak bereiz ditzakegu Iruñan. Jarduera ludomotorra ,gizarte instantziek lantzat hartutako jarduera motorren arloa eta izaera da, adibidez, C.A.Osasuna, Caja Rural (UCI kodea: CJR) euskal txirrindulari-taldea, kontinental mailan aritzen dena… Honako hauek goi errendimenduko kirolariak izaten dira eta azken finean, haien kirola lantzat hartzen dute. Ludomotorrei dagokienez, kirol jokoei dagozkien egoera motorren arloa eta izaera da, akzioa plazerrari bideratuak dira, adibidez kirol elkarte desberdinetan aurki daitezken kirolak, futbola, igeriketa, tenisa… baina baita dantza taldeak edo kalean lagun artean jokatutako kirolak. Hauek aisian jokatzen dituzten kirolak dira, hau da , denbora librea nolabait gustura pasatzeko ekintzak, lagunekin egoteko esaterako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario